Oyón-Oion
Historia eta Heraldika
Historia eta Heraldika

Oion, Ohar Historikoak.
Oiongo historian, hiriko aramarri heraldikoan irudikatuta dauden zenbait gertakizun garrantzitsu nabarmentzekoak dira.
Oiongo historian, hiriko aramarri heraldikoan irudikatuta dauden zenbait gertakizun garrantzitsu nabarmentzekoak dira. Honakoak dira:
- Oionek luzez iraun zuela Guardia hiriko eskualde menpeko gisa, Nafarroako Erregeen agindupean (923-1461).
- Oiondenbora luzeagoz izan zen oraindik Iruñeko –edo Naxerako- Eliz barrutiaren menpe (923-1862).
- 1366an Guardiako eskualde independente gisa agertzen da, senidetasun horretako partaide izan baitzen, urte hartan egindako Nafarroako herrien lur-neurketan.
- 1486an, Guardiako Udalaren parte zela, Oion Arabako Senidetasunarekin lotu zen.
- 1634an, Felipe IV.aren errege-pribilegio bati esker, Guardiatik bereizi eta Herri bihurtu zen.
- Mugarri izan zen Donejakue Bidearen lehenengo ibilbidean, 1095. urtera arte behintzat.
1992ko urtarrilaren 20an, Eusko Jaurlaritzan hala erabakita, herriak OYON-OION izena hartu zuen ofizialki.
