UDAL HILERRIA
Hilerriak 4.600metro kuadroko azalera du. Proiektuan ageri den instalaioan honako atal hauek ditu:
- Aparkalekua: 200 metro kuadro inguruko eremua, Oiondik Moredara doan L-127 errepidearen eskuinaldean dago.
- Sarrera: Sarrera gisa 1.600metro kuadroko azalera erabiltzen da, oinezkoentzako plazatxoak, jarlekuak, zuhaitz apaingarriak eta itzala ematekoak dituena, oinezkoei hornidura hobea emateko. Hileta autoak eta udal zerbitzuek bakarrik erabili ahal izanen duten autoentzako bidea.
- Toki estaliak: Zerbitzuak nabarmentzen dira: kapera, gorputegia, udal bulegoa eta komunak.
Egun, Oiongo udaleko hilerri zerbitzuak honela funtionatzen du:
- Hobiratzeak (99 urteko lagatze esleipena duten paneteoietan ez baldin badira) bertan eraikitako horma-hilobietan edo aurrefabrikatutakoetan egiten dira, baterian blokeak osatzen dituztela jarrita.
- Gorpua bertan edukitzeko horma-hilobia alokatu egiten da hamar urtez.
Kontaktua
- Moreta errepidea Z/G
- 01320
- Oyón - Oion
