Skip to main content

ayuntamiento de oyon oion

  • PLAZA NAGUSIA, 5. 01320 OYÓN-OION
  • info@ayuntamientodeoyon.com

Ramiro de Maeztu ikaltetxe publikoa

pdfRamiro de Maeztu ikaltetxe publikoa

“Ramiro de Maeztu” Oiongo eskola publikoa da.

Gure eta inguruko beste herrietako ume guztien eskola da: Moreta, Labraza, Gorrebusto, Iekora, Assa, Laserna, Meano eta Lapoblacionekoak hain zuzen ere.

2 eta 12 urte bitarteko 350 ume inguru jasotzen ditugu gure eskolan. Zonaldeko eskola publikorik handiena gara, adin bakoitzeko bi lerro eta talde bakoitzeko 15/20 ume inguru ditugularik.

1a

Gure eskolan 2 eredu linguistiko daude: B eta D, eta hauen bitartez, euskararen erabilera sustatzeko asmoa dugu gure inguruan. Hala ere, 3 hizkuntzekin, euskara, gaztelania eta ingelerarekin, trataera integrala eta integratua eskaintzen dugu, egoera komunikatiboak lehenetsiz.

2a

Gure hezkuntza proiektua gure inguruneko haurrenganako konpromezutik sortzen da eta hurrengoetan oinarritzen da:

  • Errespetuan.
  • Tolerantzian.
  • Integrazioan.
  • Berdintasunean.
  • Partaidetzan.

3a

Kalitatezko hezkuntza eskaintzen dugu metodologia aktiboen bitartez (Mugimendu autonomoa Haur Hezkuntzan eta Ikaskuntza Kooperatiboa eta Proiektu bidezko ikaskuntza Lehen Hezkuntzan), ume guztiek bere bizitzako eremu guztietan errealizazio eta garapen pertsonala lortzeko behar diren oinarrizko konpetentziak ahalik eta gehien gara ditzaten.

4a

5a

Gure zentroak zerbitzu hauek ditu:

  • Garraioa beste herrietako umeentzat.
  • Jangela, eskolan bertan sukaldatzen duten janariarekin.
  • Eskolaz kanpoko ekintzak.
  • Bidelagun: 5. eta 6. mailako umeei laguntza emateko doako extraeskolarra.

Honetaz gain, beste baliabide eta azpiegitura hauek:

  • Arbela digitala gela guztietan eta ordenagailu eramangarriak 5. eta 6. mailako umeentzat.
  • Gimnasioa, psikomotrizitateko gela, informatika gela, erabilera anitzeko gela liburutegiarekin, ingelerako gelak, musika gela…
  • Hezkidetzaren inguruko proiektu baten bitartez eraldatuko patioa. (2018-2019ko kurtsoan).
  • Ortu ekologikoa Haur eta Lehen Hezkuntzan.

Informazio gehiago aurki dezakezue gure blogean:
http://blogramirodemaeztu.blogspot.com/

 

Kontaktua

  • Foru, 9
  • 01320
  • Oyón - Oion
  • Tel.: 945 187 075
  • E-Maila: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.